Maleta bidaiaria abenturaz, bidaiez, pertsonaiez eta familian aurkitzeko dauden gauza gehiagoz beterik dago.
Galdetuko diozue zeuen buruari ea non dauden gauza guztia hauek. Erantzuna erraza da… liburuetan. Maleta bidaiaria liburuz beterik dago eta irakurketaren bidez ezagutu, bidaiatu eta ikasi dezakegu.
Maleta bidaiaria gure ikastolako Haur Hezkuntza eta lehenengo zikloko gelakoen etxeetatik bidaiatzen ari da kurtsoan zehar. Maletan hiru hizkuntzatan idatziriko liburuak aurkitu daitezke. Hauek, familiek haurrei etxean irakurtzeko eta konpartitzeko dira, baita honen bidez irakurketa sustatzeko ere. Maleta aste batez egoten da familia bakoitzaren etxean, eta hau amaitzerakoan bueltatu egiten da gelara. Bertan koaderno bat badago non iradokizunak, esperientziak, marrazkiak jar… daitezkeen.
Honetan familiaren parte hartzea ezinbestekoa da eta badakigu irakurketa dela bizitzan zehar seme-alabei eskaini diezaiekegun altxorretako bat, bai gaur egunerako, bai etorkizunerako. Baina batez ere lortu nahi dena irakurketaz gozatzea da.