Egapeko Bigarren Hezkuntzan urteak dira baliabide teknologikoak txertatuta ditugula gure ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan. Esan beharra daukagu 2012-2013 ikasturtean lortu genuela IKT Eredu maila aurreratua eta gaur egun, Urnietako ikastetxe bakarra garela ziurtagiri hau duguna.
Koronabirusaren krisia dela eta, eskola ez-presentziala eman beharrean aurkitu gara. Erronka ez da makala izan, baina ohikoa da gure egunerokotasuneko irakas praktikan teknologia berrien erabilera eta daukagun esperientzia baliatzen ari gara orain. Are gehiago, hainbat irakaslek beste urrats batzuk eman dituzte ikasleekin bideokonferentziak programatuz lanean aritzeko edota bideoak grabatu dituzte ikasleei azalpenak emateko.
Eskolak emateko Google Appseko baliabideak (drive, classroom, hangout, meet…) eta liburu digitalak erabiltzen ari gara. Honela ikasleei komunikatu dizkiegu arlo bakoitzean egin beharreko jarduerak eta haiek egindakoak jasotzen ditugu. Modu honetara, irakasleen eta ikasleen arteko hartu-emana bermatzen dugu.
Garrantzitsua da ikasleek lan plangintza jarraitzea eta eskola ordutegia errespetatzea etxean daudela ere, irakasleek lana programatuta dute eta zeregina badute. Lan ohiturak bermatzea beharrezkoa da ez baitakigu krisi egoera hau zenbat luzatuko den. Ikasleek badakite noiz eta nola jarri daitezkeen harremanetan irakasleekin, are gehiago, pedagogia terapeutikako irakasleak laguntza eskainiko die on-line bere arreta jasotzen duten ikasleei.
Bestalde, tutoreek Inika bidez jartzen ari dira harremanetan familiekin 2.ebaluazioa ondoren irakasle taldearen aldetik ikasleen jarraipenaren inguruko informazioa komunikatzeko.