ANTIA LITERATUR LEHIAKETAKO SARIAK EGAPE IKASTOLAKO IKASLEENTZAT

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2020ko api. 28a, 17:13

Bigarren ikasturtez, Urnietako Udalak antolatzen duen  On Manuel Antonio Antia Literatur Lehiaketaren XXVI. edizioko saridunak Egape ikastolako ikasleak izan dira.

Egape Ikastolak herrian antolatzen diren ekimenekin konpromezua erakutsiz, aurten ere, gure ikasleak Antia Literatur lehiaketara aurkeztu dituzte euren idazlanak. Harro eta pozik gaude gure ikasleek aurkeztutako lanekin, saridun guztiak gure ikasleak izan baitira. 


Aurten, Coronavirusaren ondorioz bizi dugun egoera aintzat hartuta, Udalak ez du sari banaketa ekitaldirik egingo, baina Udalak saridun guztien berri ematen dio herriari web orriaren bitartez. 

 

Hauek izan dira aurtengo sarituak:

Haurren kategoria

1.Saria (tablet bat): Maddi Arrieta “Sirenaren ezkata” idazlanarengatik.

2.Saria (ebook bat): Malen Goñi “Errealitatea eta ametsa” idazlanarengatik.

3.Saria (ebook bat): Malen Garmendia “Gabon magikoak” idazlanarengatik. 

   

 

 

Gazteen kategoria

1.Saria (500 euro): Arixen Unanue “Ikusezina” idazlanarengatik.

2.Saria (300 euro): Mireia Lopez “Naridoak” idazlanarengatik.

3.Saria (150 euro): eman gabe.

 

         

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!