Jolas parke berria Egape ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2020ko urr. 9a, 14:46

KimuBAT enpresak eraberritu du ikastolako parkea material naturalak erabiliz.

Koronabirusak markatutako ikasturte hasiera honetan, izan da Haur Hezkuntzako haurrengan ikusmin handia piztu duen ikastolako espazio berri bat: parke eraberritua, hain zuzen ere. Denbora luzearen ostean, ikastolara iritsi eta ez dute denborarik galdu parke berria estrenatu eta bertako elementuez gozatzeko. Ederki dabiltza gure Ikastolako txikienak material naturalez diseinatutako espazio eraberrituan. Jarrai dezatela gozatzen!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!