Zoritxarrez beste urte bat gehiago egun hau ospatu beharrean aurkitu gara, gure gizartean emakumeen aurkako indarkeriak tinko jarraitzen duelako. Ikastolak konpromiso irmoa du berdintasunean heztekoa, ezinbestekoa baita berdintasunezko harremanak sortzea genero indarkeria desagertzea nahi badugu.
2020-2021 ikasturtean ere, Ikastolako maila guztietan jarduera desberdinak eraman ditugu aurrera (elkarrizketak, bideoak, abestiak, ipuinak, hormairudiak…).
2020-2021 ikasturtean ere, Ikastolako maila guztietan jarduera desberdinak eraman ditugu aurrera (elkarrizketak, bideoak, abestiak, ipuinak, hormairudiak…).
Bigarren Hezkuntzan, desberdintasunei aurre egiteko ikasleen hezkidetza taldea, BATERA GARA, gogotsu aritu da lanean. Gainera, irakasleen hezkidetza taldeak hausnarketarako baliabideak sortu dizkigu, besteak beste, “Deconstruyendo el amor romántico” oinarri hartuta “Mitoak desegiten” bideoa proposatu digu.