Egapek hizkuntza laguntzaile bat izan du azken bost urteetan, ikasleek hartu-emanak ingelesez ahalik eta era naturalenean izaten laguntzeko. Iaz Karla Meza izan genuen, eta aurten Mike Veenstra etorri da.
Barrieko da Mike Veenstra, Ontariokoa hain zuzen ere. Kanadakoa izanik, Mikek aurkezpen bat prestatu zuen, ikasleek Kanadaren berri izateko eta, aldi berean, jakin zezaten badagoela loturarik arrantzale euskaldunen eta kanadarren artean. Era horretan, ikasleek ezagutu zuten Newfoundland, Terranova eta Ternua leku bera izendatzeko hitzak direla, hiru hizkuntzatan. Bide batez, San Joan itsasontziaren istorioa aipatu zuen, gaur egun Albaola museoan berreraikitzen ari direna, eta museoari berari erreferentzia egin zion.
Horretaz gainera, Mikek iragarki baten ezaugarriak berraztertu ditu 3. DBHko ikasleekin, eta Urnieta herrirako logoa, eslogana eta jingle-a sortzen jarri ditu ikasleak. 1. DBH eta 2.DBHko ikasleek, berriz, beste bide batzuk lantzen dituzte, eta Mikekin sakontzen dute ingelesean, bai hiztegia ikasiz eta bai ikasitako egiturak praktikatuz.
Mike oso ongi moldatzen da gazteekin. Argi dago aurten ere hizkuntza laguntzaileak oso sintonia ona lortu duela Egapeko ikasleekin. Zorte onekoak gara gure hizkuntza laguntzaileekin!