Datorren ikasturterako matrikulazio epeak zabalduko ditugu Egape Ikastolan. Hau bideratzeko, plangintza berezia prestatu dugu hainbat jarduerekin.
- 2019an jaiotako haurrak (2 urte)
*Urtarrilak 14, 17:00etan Lekaion bilera informatiboa familientzat.
Ate irekiak talde txikitan egingo ditugu eta 14ko bileran antolatuko ditugu. Urtarrilaren 18 eta 19an 16:30ean eta 17:30ean egingo dira bisitaldiak.
- DBHko bilera informatiboa
*Urtarrilak 21, 17:00etan Lekaion bilera informatiboa familientzat.
Gogoan izan 2 urtetik 16 urte bitarteko ikasle berrientzat ere 2021-2022 ikasturterako matrikula zabalik izango dugula. Interesatuok gurekin harremanetan jarri.
Haur eta Lehen Hezkuntza: 943009275
Bigarren Hezkuntza: 943899425