Azken urtetan bezala, Hezkuntza Sailak ofizioz onartu du Egape ikastola 2021-2022 ikasturtean praktiketako prestakuntza-zentro gisa eta, hortaz, unibertsitate-ikasleek araututa dagoen practicuma egin ahal izango dute gurean.
Practicuma funtsezkoa da etorkizuneko irakasleen prestakuntzan; izan ere, aukera ematen die irakasle-lanean eta plangintzan eskarmentua lortzeko eta ikaskuntza eta elkarbizitza erraztuko dituen giroa sustatzeko beharrezkoak diren gizarte-trebetasunak erabiltzeko. Horregatik, prozesu honetan aktiboki parte-hartzera animatzen da urtero Egape ikastola.
Haur eta Lehen hezkuntzan urtero jasotzen ditugu EHUko, Mondragon Unibertsateko eta Leitzarango institutoko Gizarteratzea Goi-Mailako Heziketa zikloko ikasleak eta Bigarren Hezkuntzan berriz, EHUko Unibertsitateko ikasleaz gain, Deustuko eta Valentziako unibertsitatetakoak ere. Beraz, ohikoa da gure ikasgeletan irakasleak eta praktiketako ikasleak aritzea elkarlanean ikasturteko sasoi ezberdinetan.