DBH 1. mailako ikasleak geografia eta historia ikasgaian bigarren ebaluazioan zehar, Historiaurrea eta Aintzinaroa aritu gara lantzen. Gaia lantzen aritu garen bitartean, testuliburuan Urnietako Marizulo koba agertzen zen. Hori aprobetxatuz, pasa den ostiralean berau bixitatzeko aukera izan genuen.
Gelan lehenik, Urnietan gaur egun topa ditzakegun Historiaurreko aztarna ezberdinak lantzen aritu gara, hala nola, harrespilak eta trikuharriak. Horiek denak, google earth aplikazioan kokatu ditugu eta bertan azalpen txiki bat gehitu, ondoren aurkezpen moduan eduki ahal izateko.
Ostiralean berriz, gelan aipatu genituen aztarna horiek ikusteko aukera izan genuen. Lehenik eta behin, Pozontarriko trikuharria bisitatu, ondoren Muliskoko harrespilara joan eta bertan indarrak hartzeko hamaiketakoa dastatu genuen. Itzuleran, Besabin Luis Mari Zaldua Etxabe antropologo eta ikasle eta guraso oiharekin elkartu ginen. Berak garaiari buruzko hainbat zehaztapen eskeini eta Marizulo koba bisitatu eta hainbat bitxikeria kontatu zizkigun.
Irteera hau, gelan landutakoa errealitatean ikusteko aukera izateaz gain, gorputz hezkuntza ikasgaiarekin lotuta aurrera eraman dugu. Bestalde, ikastetxean aurrera eramaten ari diren hainbat proiektu lantzeko aukera izan dugu. Horien artean aurki ditzakegu Agenda 30, aurten basoa gaia duena eta beste alde batetik, elkarbizitza.