“EUSKAL KULTURAZ GOZATZEN” EKIMENA

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2021ko eka. 3a, 13:37

Euskal kultura zabaldu eta euskararen erabilera sustatzeko, Egape Ikastolako Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek, astero ekimen hau aurrera eramaten dute.

Egape Ikastolaren xederik garrantzitsuenetako bat euskara eta euskal kultura lantzea eta indartzea izan da. Azken urtetan euskal gizartean eta Urnietan ere, ohiturak aldatzen joan dira eta euskara eta gure kultura ez daude modan.  Bigarren Hezkuntzan gure gaztetxoen artean euskararen presentzia gutxitzen ari dela eta, hausnarketa egin dugu bide berriak jorratzeko asmoz. Honela, ekimen berri bat martxan jarri dugu eta Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek Euskal kultura zabaldu eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin,  astero-astero hiruzpalau ekintzen proposamena luzatzen digute eskola komunitateko partaide orori  "Euskal Kulturaz Gozatzen" lelopean. 

 

Proposamenen artean abestien bideoklipak, euskal filmen loturak, Urnieta eta inguruko herrietako emanaldiak, erakusketak… aurkitzen ditugu.

 

Aisialdian ere euskara gure artean presente izango dugu eta asteburuetan ondo pasatu eta gozatzeko aukera paregabea!

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!