Urtero bezala, Beldur Barik ikusentzunezko lehiaketa antolatu da (12. edizioa), eta 4. mailako ikasle batzuek parte hartu dute. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartzea, baloratzea eta bultzatzea.
Balio Etikoak ikasgaiko orduak erabili dituzte ikus-entzunezko lanak pentsatzeko eta burutzeko. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabideak eta jarrerak adierazgarri dute. Indarkeria matxistaren adierazpen mota guztiak gainditzeko eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakusten dute.
Lanak bidalita, lehiaketa fasea hasi da, eta sari ugari dago jokoan! Lagundu geure ikasleei parte-hartzearen saria irabazten! EMAIEZU ZURE BOZKA!