“EZEKIEL” LIBURUAREN TERTULIA LITERARIOA

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2021ko aza. 22a, 16:31

DBH 2. mailako ikasleak Jasone Osororen “Ezekiel” liburua aitzakiatzat hartuta tertulia literarioak egin dituzte Euskara eta Literatura arloan.

 

DBH 2. mailako Euskara eta Literatura programazioan Ezekiel liburuaren irakurketa proposatzen zaigu eta gure gaztetxoek zintzo-zintzo gelan irakurri dute nobela  irakurle aktibo eta kritiko bihurtuz.

Irakurri ahala, irakurketa ulerkorra izan dadin estrategiak landu ditugu eta ondoren iritzia eman, balioetsi eta besteekin partekatzera animatu ditugu.

Irakurritakoa partekatzea elkarren artean komunikatzeko bidea da, liburua elkarrekin gainbegiratuz, komentatuz, iritziak trukatuz eta esanahia denon artean eraikiz, besteak beste. Horretarako tertulia-literarioak ematen diguten aukera paregabea eskaini diegu ikasleei berdinen arteko solasaldien bitartez irakurritakoari zentzua emanez.

Honela, era kritikoan eta elkarrizketa hausnartu baten bidez trebetasun sozialak ere garatu ditugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!