Drogen erabilera arazotsuen prebentzio tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2021ko abe. 2a, 10:39

Aste honetan DBHko ikasleek, maila guztietan, drogen erabilera arazotsuen prebentzioaren inguruko saioak izan dituzte. 

 

Agipad Elkarteak, Drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako gipuzkoar elkarteak zuzendu ditu, Urnietako Udaleko Ongizate-Sailarekin elkarlanean DBHko ikasleek izan dituzten saioak.  

Saio hauen helburuak drogomenpekotasunen fenomenoa ezagutzen laguntzea eta drogen erabilera eta hauen arriskuei buruz baloreak eta oinarrizko informazioa helaraztea dira. Maila bakoitzean landutako gaiak, ikasleen adinari egokituak izan dira. Azken finean, tailer hauen helburu nagusia prebentzioan eragitea da.

Ildo beretik, programa eraginkorra izateko, familien partaidetza ezinbestekoa da guztiok norabide berean jardun eta gaztetxoengan ohitura osasungarriak sustatzeko. Horregatik, abenduaren 15ean, AGIPADen eskutik, ikastetxean, geletan landutakoa familiekin partekatzeaz gain “Nerabeak eta edari energetikoen arriskuak” izenburupean hitzaldia antolatu dugu Bigarren Hezkuntzako familientzat.

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!