Zuengana zuzentzen gara geroz eta garrantzitsuagoa den gai bati buruz hitz egin nahi dugulako: tokiko komertzioa.
Urtez urte, Urnietan geroz eta komertzio txiki gehiago ixten ari dira. Nahiz eta beste komertzio txiki berriak irekitzen ari diren, ixten ari direnen kopurua are eta handiagoa da. Honek horrela jarraitzen badu, urte batzuetan saltoki handiak bakarrik edukiko ditugu, lotarako herri triste bat izango garelarik.
Gure ustez, komertzio txiki hauetan gehiago erosi beharko genuke, bertan Urnietako herritar askok lan egiten dutelako, beraien bizitza delako. Urnietarrok, urnietarrak lagundu behar ditugu eta ekintza txiki honekin asko egin dezakegu. Gure ezagunak edo lagunak diren urnietarren eta beraien familien bizitzaz ari gara: Antonia, Unai, Miguel, Maria, Moha... Seguru gaude zuetako bakoitzak komertzio txiki batean lan egiten duen norbait ezagutzen duela, seguru beraien dendetan erosiko bazenu asko eskertuko zizutela.
- Gainera komertzio txikietan erosteak onura ugari ditu:
- Bertako produktuek kalitatea hobeagoa dute
- Komertzio txikietan erositako produktuak normalean ez dira beste herrialdeetatik etortzen. Produktuak momentuan eskuratuko dituzu eta ez duzu itxaron beharko, erosketa onlinetan gertatzen den bezala.
- Herrian bertan daudenez, oso erosoa da bertan erostea. Normalean ez duzu autorik edo beste nolako garraiorik erabili beharko.
- Autorik ez hartzean eta bertako produktuak erostean ingurumena zaintzen lagunduko duzu.
- Dendariak herrikoak direnez tratua oso ona izaten da eta arazoren bat egonez gero, beraiekin konpontzeko aukera izango duzu.
- Urnietako kaleak bizirik izan eta kale giroa sustatzeko.
Beraz, Urnietarrak lagundu, herri bizia izan eta ingurumena zaindu nahi baduzu: herriko komertzio txikietan erosi!
Egape Ikastolako DBH4ko ikasleak