EGAPE IKASTOLAKO IKASLEAK, HERRIAN ERAGILE, “URNIETAN BIZITZA, MERKATARITZA ANITZA” KANPAINAREN BITARTEZ HERRITARRAK BERTAN EROSTERA ANIMATUZ

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2021ko abe. 20a, 10:40

DBH 4. mailako ikasleek Euskara, Balio Etikoak eta Informatika arloetan ikasketa zerbitzua garatuz egin duten proiektua herrira zabaldu dute.

Proiektuan, Urnietarrak erosketak tokiko saltokietan egitera animatzeko kanpaina antolatu dute. Proiektu honen xede nagusietako bat ikasketa zerbitzua garatzea izan da, hau da, herriari zerbitzua eskainiz ikaskuntza-prozesuari zentzua ematea, ikasleari jakintzak errealitatera transferitzeko aukera emanez.

Herriko saltokiak bizirik mantentzearen garrantziaz jabeturik, herritarrak gaiaren inguruan sentsibilizatzeko gutuna idatzi dute eta kartelak egin dituzte mezua ahalik eta gehien zabaltzeko asmoarekin. Metodologia honen bitartez, edukiak bereganatzeaz gain, balioak ere landu dituzte (ingurumena, jasangarritasuna, talde-lana…) eta bere ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan aktiboki hartu dute parte.

Proiektua amaitzeko, gutuna Egape Ikastolako familia guztiei bidali zaie korreo elektronikoz eta Aiurrin ere argitaratu da mezua herritar guztiengana iristeko. Gainera, disinatutako kartelak herriko komertzioetan ikusgai jarri dituzte. 

Egin dezagun bat gure ikasleen mezuarekin!!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!