Horrela, emakumearen jakituria eta ekarpena eskolako disziplinetan nabarmentzeko eta zientzia munduan dauden emakumeak ikusgai egite aldera, jarduera ezberdinak antolatu ditugu Egapen.
Lehen Hezkuntzan, Garazi Urdangarin gonbidatu dugu bere testigantza gertutik entzuteko. Garazik medikuntzako ikasketak hasi ditu aurtengo ikasturtean eta emakume bezala, nola bizi duen unibertsitateko esperientzia kontatu digu. Etorkizunera begira ze aukera dituen ere azaldu digu.
Zientzia arloaz gain, bere zaletasunaren inguruan aritu zaigu hizketan, pilotaz (palaz) alegia. Zazpi urterekin hasi zen palan jokatzen eta egun, bizi duen egoera eta dituen aukeren berri eman digu.
Bosgarren eta seigarren mailakook arretaz jarraitu dugu Garazik kontatutakoa. Mila esker, Garazi eta zorte on zure ikasketetan!!!
Bigarren Hezkuntzan berriz, gure helburua geletan zientzian diharduten emakumeen lana ikustaraztea izan da, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direnaren ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak ere hauta ditzaten sustatzea.
Horretarako Batera Gara taldeko partaideok galdetegi-jolas bat prestatu dugu eta ikasleak, DBHko maila guztietako zientzietako arloetan gaia lantzen aritu dira.
Eta egun garrantzitsu hau gogoan izan dezagun, ikasle guztiei orri-markagailu originalak banatu dizkiegu.