Euskaraldia | Urnieta

Egape ikastola Euskaraldian Arigune

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2022ko urr. 21a, 11:58

Euskaraldiaren 3.edizioan, Egape Ikastola Arigune izango da.

 

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldiaren 3. edizioa burutuko da Euskal Herri osoan. Urnietako kaleak euskaraz busti asmoz,  Egape Ikastolan ere ekimen honi ekingo diogu. Aurtengo edizioan, Egape Ikastola arigune izango da, euskaraz aritzeko gune, alegia. Egapeko langileak euren artean ez ezik, familiekin eta herritarrekin ere euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen duen entitatea da eta gure Ikastolako komunitateko kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen bitartean. 

Aurreko edizioetan parte hartu dugunok, izen-ematea baieztatu beharko dugu eta zein rol aukeratzen dugun zehaztu. Edizio honetan, lehen aldiz izena-eman nahi dutenek berriz EUSKARALDIAren web gunean izango dute izena emateko aukera.


HITZEZ EKITEKO GARAIA DA! BADATOR EUSKARALDIA EGAPE IKASTOLARA!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!