Azaroaren 18tik abenduaren 3ra, Euskaraldiaren 3.edizioa ospatuko da Euskal Herrian. Egape Ikastolak bat egin du ekimen honekin, eta aurten estreinekoz, “Arigune” izango da, euskaraz aritzeko gune, alegia. Bertako langileok euskaraldiaren edizio honetan, ahobizi rola hartuko dugu, euskararen arnasgune sendoa izatea nahi baitugu Egape Ikastola. GU PREST GARA ETA ZU? HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!