Euskaraldiarekin hasi eta euskararen astearekin eman dio jarraipena Egape Ikastolak Euskararen Nazioarteko Egunari. Abenduaren 3a, larunbata izanik, abenduaren 2an ospatu dugu Euskararen eguna. Aste guztian zehar, ordea, hainbat ekintza egin dira egun honen harira. Hala, jolasgaraietan jolas ezberdinetan aritzeko parada izan dute, musika euskaraz entzuteko aukera izan dute, aisialdian euskara indartu asmoz. Zaharrenak txikienekin aritu dira jolasean, hala nola, DBHko ikasleak HH eta LHko ikasleen monitore eta dinamizatzaile. Haur Hezkuntzako ikasleek ipuin kontalari saioa izan dute eta ederki gozatu dute gainera! DBHko eusliderrek antolatuta, ikastolako helduenak kirol erronka ezberdinak egiteko aukera izan dute. Bestalde, euskaraz egindako filmak ere ikusi ditugu.
Azken aste hauetan eta euskaraldia eta euskara aitzakiatzat hartuta TIK TOK grabaketa saioak egin ditugu eta gaurkoan grabaketa hauen emaitza duzue ikusgai. Ikusi eta gozatu, ederra izan da eta gure ikasleak euskaraz entzutea.
Familiek ere izan dute euskararen aste honetan euren partaidetza. Etxean eta etxetik euskarak eurengan izan dituen bizipenak gurekin partekatzeko aukera izan dute.
Abenduaren 2an, DBHn hamaiketako kolektiboa eginez eman diogu bukaera goxua euskararen egunari eta Aballarri Familia Elkarteak eskainitako txokolate goxoa hartuz emango diogu amaiera HH eta LHn egun handi honi.