Urnietar agurgarria:
Gu, Egape Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak gara. Gutun hau zuei zuzentzen dizuegu zera esateko:
Urnietako merkataritzaren egoera aztertzen aritu gara azken hilabetean eta ikusi dugu azken urte hauetan, Urnietako merkataritza gutxituz joan dela Garbera bezalako merkataritza-gune handien eta jendearen erosketa ohituren ondorioz. Izan ere, jendeak merkataritza-guneetan eta online erostea nahiago izan ohi du, produktuak merkeagoak eta markakoak izaten direlako eta erosoagoa delako.
Hori dela eta, guk, Egape Ikastolako ikasleok eskaera bat egin nahi dizuegu: Gabonetan eta egunerokoan Urnietan erosketak egitea. Horrela, herrian bertan erosteak abantaila ugari ekarriko dizkizkigulako.
Alde batetik, produktuek kalitate hobea dute; bertakoak izatean kalitatea eta hauek egitearen prozesua hobea delako. Bestetik, produktuak herrian bertan erosita ez dugunez garraiobiderik erabiltzen, gutxiago kutsatuko dugulako eta azkenik, herriko langileak lagunduko ditugulako eta beraz, Urnietako merkataritza sustatuko dugulako.
Eskerrik asko gure mezua irakurtzeagatik.
Besterik gabe, gure eskaera kontuan hartuko duzuelakoan,
Egape ikastetxeko 4. mailako ikasleak