Arropa eta material bilketa kanpaina otsailaren 10etik 17ra bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2023ko ots. 10a, 09:11

DBH 2. mailakoek arropa eta material bilketa kanpaina antolatu dugu Donostiako Harrera Sarearekin kolaboratuz.

DBH 2. mailako ikasleek arropa eta material ezberdinak biltzeko kanpaina prestatu dugu. Kanpainaren helburua berrerabilpena sustatzea da, etxean soberan ditugun arropak eta beste hainbat tresna bilduz. Proiektoa arloartekotasunean garatu dugu jarduera anitzak eginez fisika-kimika, euskara, balio etikoak eta plastika arloetan.
 
Besteak beste, Donostiako Harrera Sareko kideak Ikastolara gonbidatu genituen. Elkarteko bolondres bat eta migratzaile bat etorri zitzaizkigun eta haien esperientzia kontatu ziguten. Migratzaile gazte hauek kalean bizi dira eta gure kanpainaren helburua haientzat arropa eta materialak biltzea da. Hori dela eta, Egapeko LH eta DBHko eraikinetan jarriko ditugun kaxetan jasoko dugu zuek ekartzen duzuen materiala: gizonezkoen arropa, oinetakoak, mantak, mugikorrak, karterak, gerrikoak, motxilak,... Kanpaina otsailaren 10etik 17ra izango da. Zergatik ez lagundu beharra duten pertsonei? Izan zaitez solidario!!
Animo eta parte hartu!!!!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!