DBH 2. mailako ikasleek curriculumarekin loturiko gaiak eta ingurumenaren aldeko baloreak jasotzeaz gain, proiektu bat garatu dute komunitateari zerbitzua eskainiz (ikasketa zerbitzua).
Hondakinen kudeaketa eta honek ingurumenean duen eragina aztertu eta gero, berrerabileran eta honek dituen onuretan sakondu dute ikasleek. Donostiako Harrera Sarearen inguruko informazioa aztertu dute eta bertako kideen testigantza jasotzeko aukera izan zuten ikastolara etorri zitzaizkigunean. Garazik, elkarteko bolondres moduan, bere esperientzia azaldu zigun eta Anuarrek bere errealitatea kontatu zigun. Gainera, aurrez prestatutako galderak egiteko aukera ere izan genuen.
Ikas-egoeran, jarduera anitzak egin dituzte gure ikasleek. Egape ikastolako familiei idatzi bat bidali zaie kanpainan parte har dezaten animatuz. Sentsibilizazio kanpainarako aurkezpenak prestatu dira eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako hainbat geletan aurkeztu dituzte. Kartelak diseinatu eta gela eta pasiloetan itsatsi dituzte.
Proiektua arloartekotasunean garatu da eta elkartearekin kolaboratuz eta zerbitzua eskainiz, balio erantsia lortu du gure ikasleen lanak.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!!!