Egape Ikastolak urte luzeetan zehar, ikasleek ikastolako ibilbideari amaiera goxo bat emate aldera eta oroitzapen ederrak izan ditzaten, ikasbidaia bereziak antolatu izan ohi ditu. Urte askotan Europa aldera joan izan gara, beste batzuetan Pirineoak eta Kataluina bisitatu izan ohi ditugu.
Aurten, DBH 4.mailakoak, apirilaren 17tik 21era, Oihan Beltza (Alemania) eta Alsazia (Frantzia) bisitatu dute. Colmar eta Fribourg hirietan barrena ibili dira. Era berean Oihan Beltzeko paraje zoragarria ere ezagutu dute eta Europa Park Alemaniako atrakzio parke erraldoiean pasa dute eguna hankaz gora eta buruz behera.
Ikastola publikoa izanik eta denok aukera berdinak izan ditzaten, DBHko lau ikasturteetan hainbat jarduera burutzen dira bidaia finantzatu ahal izateko eta familiei zama ekonomikoa arintzeko, hala nola, polboroiak edota kamisetak saltzea…