Egape Ikastolak badu izaera propioa eta horren baitan baditu ikastetxean bertan sortutako proiektuak. Horien artean “Gure inguruak ezagutuz” izeneko proiektua. Urnietako herrian txertatutako ikastetxea izanik, herriak eskaintzen dizkigun natur inguruneak eta mendiak ezagutzea du helburua batetik eta partaideen elkarbizitza sustatzea bestetik. Helburua hauekin batera, jarduera fisikoak ongizatean duen eraginaz ohartzea ere bada proiektu honen xedea.
Ikasturte hasierako lehen asteetan Lehen Hezkuntzako maila guztietan aurrera eramaten den proiektua da, ikasle eta irakasleen arteko harremanak sendotuz eta ikasturteari ekintza ludikoekin hasiera emanez.
Mailaz maila, Urnietako herriak inguruan dituen natur eremu eta mendiak ezagutzen dituzte, txikienetik helduenetara, Santa Barbaratik Adarra mendira, Azkorte, Buruntza eta Onddi tontorrak zapaltzen dituzten gure ikasle eta irakasleek. Urnietak badituelako txoko eta bazter kuttunak eta Egape Ikastolak, Urnietarron ikastola publikoak, bertako izaera gorde eta mantentzeko lanean jardun baitu urte luzeetan.