EUSKAL KULTURA SUSTATZEN

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2023ko abe. 14a, 21:36

Euskal kultura eta ohituretan murgiltzeko aste honetan hainbat ekimen antolatu ditugu DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat

Musikariak Ikastetxean programaren baitan, abenduaren 13an, Ikastolan izan dugu Joseba Irazoki musikaria. 

DBH 3. mailako ikasleek aukera izan dute euskal musikaz zuzenean gozatzeko eta musika nola sortzen den esperientzia praktiko bat ezagutzeko. Euskal Kultura sustatzeko lanean, Ikastolak egiten duen ahalegin bat gehiago da hau, espero dugu, gozatzeaz gain, ikasi eta hazia ereitea etorkizunean kultur sortzaile bat edo beste izan dezagun gure artean. 

EUSKARABENTURA abenturatik haratagoko zerbait.

Abenduaren 12an, Lekaio kultur etxean, EUSKARABENTURA espedizioaren inguruko informazioa jaso zuten DBH 4. mailako ikasleek. 

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 15-17 urte bitarteko 125 neska-mutil euskal geografia, kultura, historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezkoa espedizioa da EuskarAbentura. Uztailaren 1ean abiatu eta hilaren 31ra bitarte. 31 etapa osatuko dituzte, 783 kilometro orotara , horietatik 483 oinez. 

Horrez gain, era eta eduki anitzeko mintegi, tailer eta ekimenek aberastuko dute abentura. Izan ere, hainbat esparrutako profesionalak (musikariak, soziolinguistak, aktoreak, bertsolariak, kazetariak, dantzariak, idazleak, kirolariak…) aldiro-aldiro batuko dira espediziora gazteekin ordu batzuk konpartitu eta askotariko jakintzak elkar trukatzeko.

Bertan parte hartu ahal izateko izena emazteaz gain, proiektu bat aurkeztu beharko da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!