Herritar agurgarriak:
Gu, Urnietako Egape Ikastolako DBH 4.mailako ikasleak gara eta tokiko merkataritzari buruzko lanketa bat egiten aritu gara.
Urnietako merkataritzaren egoera eta herritarren erosketa ohiturak aztertzeko asmoz galdetegi bat prestatu genuen. Erantzunak jasotakoan grafikoak egin eta erantzunak aztertu genituen.
Asko dira eguneroko erosketak Urnietan bertan egiten dituzten herritarrak baina saltoki handi ugari ditugu inguruan eta jendeak gero eta ohitura handiagoa du saltoki handi horietara joateko.
Proiektu honetan landu duguna kontuan hartuta, tokiko merkataritzak abaintaila asko eskaintzen dizkigula ondorioztatu dugu. Batetik, bitartekari gutxiago daude produktua sortzen den momentutik saltzen den arte. Bestetik, produktu horien kalitatea hobea da. Gainera, herriko ekonomia hobetzen da, lanpostu berriak sortuz eta azkenik, produktuak herrian bertan erosten direnez, ez da garraiobiderik erabili behar beste herri edo leku batera mugitzeko; beraz, kutsadura murrizten da.
Beraz, gure aldetik Urnietako herritarrak erosketak herrian bertan egitera animatu nahi zaituztegu; are gehiago, orain, Gabonetan, garai hauetan gure kontsumoa areagotzen denean.
Besterik gabe, Urnietako merkaritza sustatuko duzuelakoan,
Egape ikastolako DBH 4. mailako ikasleak