Nagore Legarreta argazkilari eta irakaslearen eskutik, teknika primitibo bezain sinplea ezagutu dute ikasleek. Hiru asteetan zehar, 8 orduko tailerrean, argazki kamerak eraikitzen aritu dira berrerabilitako ontziak erabilita; ondoren, gure ingurua jaso dute argazkitan.
Jarduera zeharo esperimentala izan da; haren bitartez sormena, eraikuntza, birziklatzea, autonomia, irudimena eta hitzik gabeko komunikazioa landu dira.
Nagore eta haren laguntzaile Idoiari esker, modu espontaneoan eta dinamikoan egin dute lan.
Argazkilaritza estenopeikoa eta argazkilaritzaren oinarriak modu praktikoan ulertzeko aukera izan dute ikasleek. Tailerrean lan egiteko moduak ere teknika analogiko honen inguruan sor daitezkeen ezustekoekin jolasteko aukera eman du.