HISTORIAREKIN JOLASEAN

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2024ko api. 10a, 13:01

DBH 4. mailako ikasleek mahai-joko historikoak sortu dituzte. 

Geografia eta Historia jakintzagaian, DBH 4. mailako bigarren ebaluazioan, ikasleek Historia Garaikidea ikasten jarraitu dute. Oraingo honetan, XX. mendeko lehen erdian jazotako gertaera nagusiak ikasi dituzte: Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak eta Gerren arteko garaia, Espainiako Bigarren Errepublikari eta Gerra Zibilari arreta berezia eskainiz. 

Askotariko ikuspegien garrantzia, kontzeptu historiko nagusiak eta kausalitate anitza ikusi ondoren, unitatearen erronkari erantzuteko, ikasleek, taldeka, XX. mendeko lehen erdiko gertaera historikoetan oinarritutako mahai-joko joko bat sortu behar izan dute. Denetariko ikuspuntuak hartu behar izan ditutze kontuan eta jokatzeko arauak idatzi behar izan dituzte. Amaieran, joko horietan jokatu dute, historiaren inguruan dituzten ezagutzak berrikusteko. 

Historiak ez du zertan gai aspergarria izan, historia modu dibertigarrian ikasterik ere bada!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!