MUGIKOR BILKETA KANPAINA OPAROA

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2024ko mai. 31a, 15:46

Kongoko gatazka eta Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina aztertuta, DBH 3. mailako ikasleek mugikorrak biltzeko kanpaina burutu dute.

Ikaskuntza zerbitzu metodologia jarraituz gauzatu dute ikasleek Geografia eta Historiako 3. ebaluazioko ikas-egoera. Klaseetan herritartasun globaleko kontzientzia bat sortzeko saiakera egin da. Izan ere, tokian tokiko ikuspegia eta, aldi berean, mundu mailako bat behar dira, gure gertuko eta urruneko ingurunean gertatzen diren problematika konplexuei heltzeko.

DBH 3. mailako ikasleek LHko eta DBHko geletan aurkezpena egin zuten, arazoa ezagutarazteko asmoz eta, gailu elektroniko zaharrak ekarriz, kanpainarekin bat egiteko eskatzeko. 

Eskaera horri erantzun bikaina eman dio Egapeko komunitateak. Ikasleek ekarpena eskertzen dute eta orain Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeari bildutako gailu elektronikoak entregatuko dizkie, horien bitartez gatazka-mineralen ondorioak jasaten ari diren Kongoko herritarrei laguntzeko. 

MILA ESKER!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!