Egape ikastolan DBH1. mailako ikasleak buru-belarri dihardugu proiektu honen hastapenak martxan jartzen.
“Gazte euskaldunekin elkartrukean” izeneko proiektuak hiru jakintzagaiek, Euskarak, Matematikak eta Geografia eta Historiak, batera lan egiteko aukera ematen digu, baina hasiera honetan Euskarako jakintzagaia lantzearekin batera, lagun berriekin hartu-emanak sortzen hasi gara.
Aurten elkartrukerako lagun berriak Ondarruko Bigarren Hezkuntzako Institutuan aurkitu ditugu. Jada, informazioa trukatzen ari gara, bi mezu bidali eta jaso ditugu, oraindik ere beste bat falta dugu. Modu honetan lagun berrien inguruko informazioa jasoko dugu eta haiek gurea ere bai. Hau guztia gauzatzeko korreo elektronikoaz baliatzen gara eta irakaslearen laguntzaz, baliabidea txukun eta modu egokian erabiltzen ikasten dugu bizitza errealean hainbatetan erabili beharrean izango dugun baliabidea baita, hain zuzen ere.
Arloartekotasun proiektu honek gelan hiru jakintzagaietan ikasitakoa egoera erreal batera transferitzeko abagunea ematen digu. Izan ere, aurrerago Ondarrura bertara bisita egingo dugu eta Matematikan aurrekontuak egiteko landu ditugun oinarrizko jakintzaz baliatuz, bidaia horretako gastuak islatuko ditugu. Bestalde, Geografia eta HIstorian ikasitakoak ingurune fisikoaren inguruko azterketa egiteko parada eskaini digu.