Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta partehartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2015ean.
Gure helburua geletan zientzian diharduten emakumeen lana ikustaraztea izan da, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direnaren ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak ere hauta ditzaten sustatzea.
Horretarako "Batera Gara" hezkidetza taldeko partaideok hainbat jarduera prestatu ditugu gelan lantzeko: bideoak ikusi eta hausnartu, maila bakoitzerako galdetegi-jolasak eta emakume zientzialarien ginkana.
Saio hauetan zientzia, generoa eta berdintasuna aldarrikatu ditugu.
Eta egun garrantzitsu hau gogoan izan dezagun, ikasle guztiei orri-markagailu originalak banatu dizkiegu.