MARTXOAK 8: ALDARRIKAPEN EGUNA EGAPE IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2025ko mar. 12a, 11:51

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekintza antolatu ditugu HHtik DBHra bitarteko ikasleekin.

Gure Hezkuntza proiektuan jasota daukagun bezala, ikastolak, ikasleen arteko harremanak berdintasun iraunkorretik sustatzeko konpromisoa du. Hezkuntza ez sexistaren aldeko hautua egiten dugu eta curriculum guztietan zein arlo ez curricularrean genero ikuspegia txertatzen dugu.

Hezkidetza planean, besteak beste, aldarrikapen egunak prestatu eta lantzen ditugu eta horien artean Martxoak 8 aipatu behar dugu. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekintza burutzen ditugu urtero HHtik DBHra bitarteko ikasleekin. Aurten, jarduera anitzak egingo ditugu.

Martxoaren 8aren egunari dagokion lanketa egiteaz gain, HH-LHko haur eta langileak morez jantzita “Denok zu” abestu eta koreografia dantzatu dugu futbol zelaian. Aurten ere Ikastetxeko eremutik herrira zabaldu nahi izan dugu Martxoaren 8ko aldarrikapena. Horretarako, geletan egindako hormairudi desberdinak herriko komertzioetan jartzera atera gara LH 4tik hasi eta LH 6ko ikasle eta irakasleak, HH eta LH 3ra bitartekoak ikastetxean jarri ditugu.  Denok lau haizetara zabaldu dugu Emakumearen Nazioarteko Egunaren aldarria kantu eta doinuz. 

Bigarren Hezkuntzako ikastetxea ere morez jantzi dugu. Batera Gara ikasle taldeak berdintasunaren aldeko hainbat jarduera prestatu ditu. 

DBHko maila guztietako ikasleentzat, geletan lantzeko ekintzak sortu ditugu: Gurutzegrama feminista, Hitza pasa feminista, Horma-irudien sormena, kontzeptu berrien lanketa, mikromatxismoei buruzko lanketarako bideoak… Geletan lanketa egin ondoren, guztiok abesti bat entzun dugu eta ondoren patiora atera gara photocall morean argazkiak ateratzera. Aldarrikapen eguna izateaz gain, ondo pasatzeko aukera ere izango dugu!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!