Egape ikastola bere hastapenetatik hasi eta gaur egundaino euskararen normalizazioan eragile eta erreferente izan da Urnietan. Ikastolan ardatz nagusitzat beti izan dugu euskara indartzea: ezagutzatik abiatu eta erabilerara iristea. Hauxe da gakoa, gaur egun euskararen erabilera geroz eta ahulagoa dugula euskal gizartean eta Egape Ikastolan, gizartearen islada izanik, arazo beraren aurrean aurkitzen gara.
Hori dela eta, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) eta Urnietako Udalaren laguntzarekin, Egape Ikastolan DBH 3. mailan “Eusliderrak” ikasleen taldea osatu eta berritzen dugu ikasturtero eta 4. mailaren amaieran bere lana amaitzen da hurrengo taldeari txanda emanez. Iaz, ordea, 2. mailako ikasle batzuk izan ziren hautatuak datozen bi ikasturtetan Eusliderrak izateko, egun 3. mailan dauden ikasle batzuk.
“Eusliderrak” taldearen xedeak euskararekiko jarrera positiboak lantzea, eraldaketa sustatzea, portaera berriak sortzea eta hizkuntza-lidergoa indartzea dira, besteak beste.
3. mailako Euslider talde hau indartsu hasi da lanean eta horren EUSKARALDIAREN baitan eta Bigarren Hezkuntzako ikastaldeentzat euskararen erabilera sustatzeko ekintza soziala izan da: ERRONKEN IBILBIDEA.
Prestatu duten erronken ibilibide hau herriko txoko ezberdinetan egin da: Plaza inguruan, kiroldegi inguruan, Plazido Mujika plazan, besteak beste, eta EUSKARALDIAK irauten duen asteko egun ezberdinetan burutu dituzte erronka hauek.
Beste behin ere, ikus dezakegu Ikastolako ikasleak konpetentzia anitzak garatuta dituztela eta bizitzako edozein erronken aurrean trebatuta daudela aurretik ikasitakoa transferituz eta martxan jarriz.