SEXU-ANIZTASUNARI LEKUA EGITEN

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola

Maiatzaren 17an, LGTBIQ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzen da. 

 

Ikastetxea aniztasunarekiko errespetua eraikitzeko funtsezko zutabea izatea nahi dugu. Pertsona guztien errespetua, berdintasuna eta askatasuna sustatu behar dugu, haien sexu-orientazioa, identitatea edo genero-adierazpena edozein dela ere. 

Aste hauetan zehar, hainbat jarduera antolatu dira Batera Gara taldearen eskutik: ikastetxea apaintzeko kartelak, aldarrikapena sustatzen dituzten pelikulak ikusi, hausnarketa saioak… Azkenik, LGTBIQ kolektiboaren bandera irudikatu dugu patioan guztion artean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!