Aurreko ikasturtean Valentziako komunitateak bizi izan zuen gertaera lazgarriaren ondotik, gure elkartasauna adierazi genien CEIP Ausias March (Paiporta) ikastetxeko ikasleei. Horretarako, HH 5 urtekoek hormairudi bat egin zieten eta LH 3 mailakoek aldiz, animoak bidaliz postalak idatzi zizkieten.
Paiportako ikasleek klaseetara itzultzeko aukera izan zutenean, Udaberriko oporren atarian, LH 3ko ikasleek eskutitzak bidali zizkiguten adierazitako elkartasunagatik eskerrak emanaz. Esker hauek, hiru hizkuntzatan jaso genituen: gaztelaniaz, valentziarrez eta euskaraz. Denori zuzendutako eskerrez gain, ikasle bakoitzak eskutitz bana idatzi zigun. Jasotako ikasleen eskutitz hauek, gure ikastetxeko LHko maila guztietan irakurri zituzten gaztelaniako arloan.
Orain, gure asmoa da eraikitako harremanari jarraipena ematea helburu bikoitzarekin: batetik harremanak beste mailetara ere zabaltzea eta eraikitakoari indarra ematen jarraitzea, eta bestetik, LH osoko gaztelania arloan idazmena lantzeko aitzaki izatea.
Gaur egungo albistegietan hain ahaztua dagoen gaia denez, era berean, beraien egungo egoeraren berri jaso nahi dugu laister urtebete egingo den honetan.