AZAROAK 25: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2025eko azaroaren 27a

Beste urte bat gehiago, azaroak 25 eguna aldarrikatu beharrean aurkitu gara, gure gizartean emakumeen aurkako indarkeriak zoritxarrez tinko jarraitzen duelako. 

Ikastetxeak konpromiso irmoa du berdintasunean heztekoa. Ezinbestekoa baita berdintasunezko harremanak sortzea genero indarkeria desagertzea nahi badugu.

Egun honetarako Haur eta Lehen Hezkuntzako Hezkidetza taldeak hainbat proposamen partekatu dizkigu irakasleei geletan ikasleekin lantzeko. Esaterako, abesti, bideo, ipuin… desberdinen inguruko hausnarketa egin dute eta ondoren, horiekin lotutako horma-irudiak eta loreak egin dituzte ikastetxeko pasabideak apainduz. Eguna girotzeko, egun honi erreferentzia egiten dioten hainbat abesti entzun ditugu sarrera-irteera zein patio orduetan. 

Bigarren Hezkuntzan, berriz, goizeko saio bat hartu dugu ikasleekin gela guztietan aldarrikapen egun honen informazioa partekatzeko. Gaiaren alderdi desberdinak landu ditugu mailaren arabera, izan maitasun erromantikoa, izan bikote arteko harremanak, izan genero desberdintasuna eta umeak… 

Azkenik, ikasleek emakumeenganako esaldi solidario eta erreibindikatiboak idatzi dituzte paperezko esku moreetan eta guztion artean horma-irudia osatu dugu.

Zoritxarrez, oraindik egun hau aldarrikatzen jarraitu behar dugu.

ERASO SEXISTARIK EZ!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!