EUSKARAREN EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2025eko abenduaren 3a

 

Egape Ikastolan, bere hastapenetatik, euskara eta euskal kulturan murgiltzen gara eta hori izan da urte luze hauetan ikastolaren xede nagusietako bat.

 

 

 

Ikasleak gure hizkuntzan trebatzen ditugu eta gure kulturan hezten ditugu. Hori dela eta, jarduera anitzak antolatzen ditugu gure ikasleentzako eta kultur ekintza askotan parte hartzen dugu. 

Oraingoan Euskararen Nazioarteko eguna aldarrikatzea egokitu zaigu abenduaren 3an. Beti bezala gure ikasleak egun honen harira prestatutako programa eta festan murgildu dira. Ikastolan 2 urtetik 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat prestatu ditugun jarduera anitzak burutu ditugu euskara denon ahotan izan dezagun. 

Ikasturtero bezala, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bertso saioa egin dute, DBHko ikasleek ipuin kontalari aritu dira Haur eta Lehen hezkuntzako geletan, Lizardiko eskolan euskararen aldeko leloaren horma-irudia margotu da. Gainera, gaztetxoek zinema euskaraz gozatzeko aukera izan dute, gure hizkuntzaren normalizazioaren seinale. 

Egapetik mundura euskaraz!!!! Euskaraz bizi nahi dugu!!!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!