ATE IREKIAK ETA BILERA INFORMATIBOAK EGAPE IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2026ko urtarrilaren 22a

 

Urtero bezala, Egape Ikastolan Ate Irekien jardunaldiak antolatu ditugu, zuen seme-alaben etorkizuneko ikastola gertutik ezagutzeko aukera izan dezazuen.

 

Etapa ezberdinetan lantzen dugun hezkuntza-eredua, metodologia eta zerbitzuen eskaintza azalduko dizkizuegu, eta gure ikasleek egunero erabiltzen dituzten espazioak bisitatzeko aukera izango duzue.

 

HH (2 urte) bilera eta ate irekiak:

Urtarrilaren 27an, 17:00etan

Etxeberrin

 

DBH bilera eta ate irekiak:

Urtarrilaren 28an, 17:00etan

Azkorten

 

Topaketa hauek elkarrizketarako, zalantzak argitzeko eta gure ikastolako eguneroko giroa bertatik bertara ezagutzeko une aproposa izango dira.

Zuen zain egongo gara ilusioz, elkarrekin etorkizuna eraikitzen hasteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!