ANTIA LEHIAKETA, URNIETAKO UDALAK ANTOLATZEN DUEN LITERATUR LEHIAKETA

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2026ko apirilaren 24a

Aurten, Antia lehiaketako saridunak Egapetarrak.

Egape Ikastola betidanik izan da partaide lehiaketa honetan. Urtero-urtero saridunak izan ohi ditugu, aurtengoa, berriz, urte oparoa dugu saridun guztiak Egape Ikastolakoak baitira, bai haurren kategorian eta baita gazteen kategorian ere.

Haurren kategorian saritutakoak LH 6.mailako Elke Garmendia Celaya, Jugatx Paz Gomez eta Elaia Zaldua Lizeaga izan dira, Gazteen kategorian saritutakoak, berriz, DBHko Paula Iñigo Fernandez, Izaro Arrieta Etxeberria eta Naiara Naharro San Miguel.

Zorionak guztioi!!!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!