Xabier Regillaga Arregi oholtzara merezitako diploma eta domina jasotzera igo zen Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Lakua aretoan, ospatu zen sari banaketan. Martxoaren 13an antolatu zen ekitaldian ikasle eta irakasleaz gain, Hezkuntzako Ikaskuntza eta Berrikuntza arduradunak, Aitor Uriondo Usandizagak, eta Hezkuntza Sailburuak, Begoña Pedrosa Lobatok, hartu zuten parte.
Olinpiada Agora Filosofia Elkarteak antolatzen duen ekimen kultural eta hezitzailea da eta Egapeko ikasleak ere erakutsi dute mota honetako ariketetan gaitasunak eta trebetasunak landuta dituztela.
Lerro hauen bitartez Egape ikastolako komunitateak Xabier Regillaga Arregiri zorionik beroenak eskaini nahi dizkio. Bejondeizula Xabier!!!