Egape Ikastola BHI, “Kerik Gabeko Gazteak 2026” argazki lehiaketako irabazle!

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2026ko ekainaren 3a

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak argazki lehiaketa antolatu du. Aurtengo gaia “Bapeatu eta erre gabe denok irabazle” izan da. Urnietako ikasleek Gasteizen jaso zuten Gipuzkoako lehen saria.

Kerik Gabeko Gazteak (KGG) programaren helburua da: batetik, ikasleak informatzea eta sentsibilizatzea tabako produktuen kontsumoak eta nikotina aska dezaketen gailuen kontsumoak osasunerako dakartzaten arriskuen inguruan; eta bestetik, nerabeen artean jokabide osasuntsuak sustatzea.

Urtarriletik DBH 1. mailako geletan gaia lantzen aritu ondoren, proiektu bukaeran argazki lehiaketan parte hartzeko irudiak sortu genituen. Duela bi aste jakin genuen 1A gelako bi argazki lehiaketako finalisten artean zirela eta, ostiralean, Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean ospatu zen ekitaldi nagusira joan ginen.

Bertan jakin genuen lehiaketako irabazleak izan ginela! Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!