AMETS ARZALLUS BERTSOLARI ETA IDAZLEA EGAPEN KONTU-KONTARI

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2026ko ekainaren 11

“Miñan” liburuaren idazlea DBH 4. mailan izan dugu irakurzaletasuna ikasleengan itsasteko.

Hizkuntza proiektuan Irakurketa Plana atal garrantzitsua da eta honen arabera Bigarren hezkuntzako maila guztietan eta jakintzagai gehienetan irakurmenaren ulermena lantzeko testuak prest ditugu Curriculumean txertatuta.

Azken urteotan, irakurzaletasunaren atalari beste koxka bat eman nahi izan diogu gure hizkuntza proiektua goi mailara eramate aldera eta maila guztietan hizkuntzako jakintzagaietan irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin programa definitu dugu.

Honen ildotik, Bigarren Hezkuntzako 4. mailan “Miñan” liburua irakurri dugu eta liburuak aukera paregabea eman digu gaur egun bizi den migrazio gordinari aurpegia eta ahotsa jartzeko  Amets Arzallus bertsolari eta idazlearen laguntzarekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!