Ikasturte amaiera polita izan genuen aurrekoa ere, ikasleak oporraz gozatzeko gogoz, familiak ere errutinak apurtzeko asmoz, eta irakasleak atseden hartzeko irrikaz. Amaiera berezia izan zen Lutxirentzat eta Nekanerentzat, urte askoren ondoren erretiroa hartu baitute; ez dira gelara itzuliko, baina seguru gaude ez direla Egapez ahaztuko, bihotzean izango gaituzte eta guk ere halaxe izango ditugu.
Ikasturte honek berrikuntzak ere badakartza, Egape BHIk Zuzendaritza talde berria du. Inma, Arantxa eta Unai gogoz eta ilusioz beterik datoz etapa berriari ekiteko: aurrekoek utzitako oñordetza hartu, hariari heldu eta haien bidean pauso berriak eta sendoak emateko asmoz datoz. Egape familaren parte dira beraiek ere eta sentimendu horretan oinarrituta proiektu berria osatu dute, ikasleak erdigunean jarri eta, familiekin elkarlanean, haien arrakasta lortzea izango dute helburu.
Has gaitezen beraz guztiok indartsu eta gogoz, jabetzerako ikasturte berria ere zahartu egingo baita.