Horren aurrean, ELAk salatu nahi du ospitaleko zuzendaritza pandemiaren kudeaketa txarra egiten ari dela eta
rebrote honen aurrean ez duela aurreikuspen eta ardura nahikoarekin jokatu:
- Pazienteen sektorizazioa ez da ondo egiten: positibo eman dutenak eta negatibo direnak planta berean daude eta rebrote kasu honetan ere ez da aldaketarik egon.
- Langileei dagokionez, lan turno berean, positibo diren eta ez diren pazienteekin lan egiten dute.
- Langileei martxoan egin zieten lehen odol analisi hartatik ez die oraingo rebrote egora hau arte PCRrik egin, ezta paziente positiboekin lanean jarduten dutenei ere. Are gehiago, oporretatik bueltatu diren langileak ere inongo probarik egin gabe hasi dira lanean.
- Azken egunetan langileei egin dizkieten PCRen kudeaketa ere ez da ona izan, emaitza ematen 24 ordu baino gehiago behar izan dute eta bitartean positiboak ziren langileak lanean egon dira.
- Bisiten eta pazienteen sarrera eta irteeratan ere nahikoa kontrol ez dago, askotan pazienteen bisitetako protokoak ez baitira betezen.
ELAk behin baino gehiagotan salatu du Tolosaldeak, gipuzkoako beste eskualdeek bezala, ospitale publikoa izan behar duela, eta ez irabazi asmoak dituen enpresa pribatu batek kudeatutako osasun zerbitzua. Horrelako kudeaketa batean ez da behin ere zerbitzuaren kalitatea ez eta langileen baldintza eta segurtasuna lehentasun izango.
Beraz, ELAk bat egiten du larunbat honetan Tolosan 'Aski da! Kalitatezko Osasungintza Publikoa' lemapean herritar talde batek deitu duen manifestazioarekin.