Andoaingo etxez etxeko zerbitzuan lan egiten duten EULEN SOCIOSANITARIOS enpresako 25 langileek 5 eguneko greba egin ondoren lortu dute hitzarmen berri baterako akordioa. Langileek, non batzordearen gehiengoa ELA Sindikatuarena den, oso positbotzat jo dute akordioa. Besteak beste, urtero soldatak KPIaren gainetk aurreikusten den igoera, ordainsari eta osagarrietan beste igoera batzuk eta baita gaixotasunagatko konplementoetan hobekuntzak. Hitzarmenak 2021-2024 urteetarako indarraldia izango du eta atzeraeragina 2021eko urtarrilaren 1etk aurrera izango du.
Beste behin ere azpimarratu behar dugu akordioak lortzeko mobilizazio eta grebak duten garrantzia, publikoa izan behar duen ezinbesteko zerbitzu pribatzatu bat duintzeko.