Gipuzkoako adineko egoitzetako langile ugari bildu dira gaur zentroetako atarietan, hiru urte luzez greban izan ondoren, euren egoera gero eta gordinagoa baita. Gainera, Gipuzkoako Aldundiak uko egiten dio negoziazioari, eta erresidentzietako errealitatea onartu ordez, egungo eredua defendatzen jarraitzen du medioetan. Hala nola, errealak ez diren ratioak daudela defendatzen ditu, bi egoliarreko langile bat dagoela esanez, datu zuzena honakoa denean: hamairu egoliar daude langileko.
Horren aurrean, Gipuzkoakoa 20 zentro baino gehiagotan atera dira langileak kalera, benetako ratioak eta egoera zein den aldarrikatzeko. Era berean, Aldundiari eskatu diote erantzunkizunez jokatu, eta mahaiaren bueltan eseri dadila.
Gaur egindako mobilizazioak jarraipena izango dute, beste bi greba egun deitu baituzte datorren urriaren 28an eta azaroaren 12an egingo diren greba egunekin.
Hona gaurko kontzentrazioak egindako lekuak: ERRENTERIAN: San Markos eta Sagrado Corazón erresidentziak. IRUN: Gurutze Gorria. OIARTZUN: Petra Lekuona. ARRASATE: Iturbibe. SORALUZE: Ntra. Sra Merced. AZKOITI: San Jose. AZPEITI: San Martin. ZUMAIA: San Juan. ORDIZIA: San Jose. ZUMARRAGA: Argixao. VILLABONA: Santiago. ZUMARRAGA: Argixao. SORALUZE LAZKAO: Sanitas. ANDOAIN ZARAUTZ C.D. LASARTE: Atsobakar. DONOSTIA: Villa Sacramento, Berra, Txara I eta II, Zubiaurre, San Ignacio, San Jose eta Alaietxe.