Joxemari Mañueko, Villabonako azokako langilea, izan dugu ikastetxean; izan ere, liburu eta DVD asko eman dizkigu, berrerabil ditzagun. Hasieran Villabonako Harrera Sarera eman bazituen ere, bertakoek probetxu gehiago eskolan aterako litzaiekeelakoan, hona ekarri dituzte. “ Ilusio handia egin dit eskola publikoan erabiliko direla jakiteak” adirazi du Joxemarik, postuko aurreko mantala ere kendu gabe etorri denak, itxurak ez baitu islatzen pertsonaren dotorezia.
Mila esker Erniobea BHIko komunitatea osatzen dugunon partetik.