Une horretan udalbatza egiteko biltzen ari zen Udalaren aurrean bildu ondoren, Andoaingo herria eta bere erabakitzeko eskubidea errespetatzeko eskatu zioten Aldundiari.
Andoaingo herriaren interesak defendatzeko bozkatu zaiela ere gogoratu zitzaien zinegotziei, eta entzun ziren kontsignak mota hontakoak izan ziren: “Garbi arnastea eskubide bat da, saihesbideak ahalbidetzen du hori”; “Lotzen duen bide bat, aurrera doan udalerri bat”; “Konektatzen duen azpiegitura, hazten ari den garapena”; “Elkarrekin egingo dugu aurrera, etorkizun garbiago eta seguruago baten alde”; “Sahiesbidea garapena, etorkizuna da”…
Kontzentrazioaren amaieran hitz hauek irakurri ziren:
"Aldundiak erantzuna eman die LAZO proiektua idazteko esleipenari aurkeztutako errekurtsoei. Errekurtsoak ez ditu onartzen errekurtsogileek legitimaziorik ez dutelako.
Astearte honetan, irailak 23, LAZO proiektua idazteko kontratua sinatu dute. DIPUTAZIOAri Andoain errespetatzeko eskatzen diogu, Andoainek bere etorkizunaz erabakitzeko ahotsa baduelako. Andoaingo Udalari eskatzen diogu lehen bait lehen zabaldu dezala andoaindarrok gure iritzia nola emango dugun.
Herritarren parte-hartzeak BAI DU AXOLA!
Eta gure presentzia kalean BEHARREZKOA delako urriaren 11n, Karrikatik Mimendira, antolatu dugun MARTXAN parte hartzera gonbidatzen zaituztegu
ZABALDU INFORMAZIOA ETA ZATOZ MARTXARA!"