Kontzentrazioa, mahaia eta martxa

Erabiltzailearen aurpegia Errespetatu Andoain 2025ko urr. 2a, 08:00

Andoaindar talde ugaria iraileko ostegun guztietan kontzentratu gara arazoa agerian jartzeko eta Andoaingo premien mailan irtenbideak eskatzeko.

Hurrengo Kontzentrazioa urriaren 30ean izango da, 19:00etan, Goikoplazan, Udalbatza biltzen den orduan.

Informazioa mahaia, berriz, larunbatean, urriak 4ean jarriko dugu Juanita Alkain plazan, 10:30etatik 13:30etara.

LAZOAk arazoak ez dituela konpontzen aldarrikatzen jarraituko dugu. LAZOAK arazoak betikotzen ditu, EZ ditu konpontzen! Andoain itotzen du!

Horregatik, urriaren 11n goizeko 11:00etan egingo den MARTXAN parte hartzera gonbidatzen ditugu andoaindarrak.

Gure etorkizuna jokoan dagoelako, haur, gazte eta helduok Karrikatik Mimendira MARTXAN joango gara.
ZATOZ!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!