Lazoaren aurkako martxa

Erabiltzailearen aurpegia Errespetatu Andoain 2025ko urr. 12a, 11:02

Errespetatu Andoain plataformak 300 pertsona inguru elkartu ditu LAZOAren aurka antolatutako MARTXAN.

Karrikatik Mimendiraino, ibilbideak bi geltoki izan ditu: kai-muturra eta Juanita Alkain plaza, non KATRAMILA antzerki taldeak MARTXARI kolore eta umore puntua jarri dion Aldundiak proiektatzen duen LAZOren aurkako bi une sinboliko eta esanguratsurekin.

Martxan saihesbidearen alde oihukatu eta Aldundiari entzuteko eskatu zaio, ez dezala inposatu LAZOA, ez baita Andoainek jasaten dituen trafiko eta kutsadura arazoen KONPONBIDEA.

Mimendin irakurritako komunikatuan, Errespetatu Andoain Plataformak SAIHESBIDEAREN ALDEKO argudioak eman ditu, Andoainen (71.000 ibilgailu) eguneroko trafiko-dentsitatearen arazoak konpontzeko "aukera" gisa, auto-ilarak, istripuak, zaratak eta kutsadura barne.

SAIHESBIDEAREN trazadura defendatu du, ingurumen-inpaktua hobetzeko aukera ematen duen irtenbide estrategiko gisa,arintze-neurriak garatuz.

Errespetatu Andoain plataformak elkartutakoei eskerrak eman dizkie eta herritarren parte-hartzea eskatu du andoaindarren IRITZIA zein GARRANTZITSUA den azpimarratuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!